Salmenten % 90 gainditua

Merkatuan oso harrera ona izan du Ibaiaurre S. Koop. etxebizitzen proiektu kooperatiboak!! Irailaren erdialdera abian jarri zenetik etxebizitzen komertzializazioan izandako arrakastagatik ziurtatu dezakegu hori. Salmenten % 90 gainditu dugu dagoeneko, izan ere proiektuak dituen 46 etxebizitzetatik 28 esleituta baitaude. 2 eta 3 logela dituzten etxebizitzen tipologiari, ondo aztertutako barne banaketari, terrazetako azalerari, fatxadaren diseinuari, eta nola ez, neurriko salmenta-prezioei esker lortu da hori. Gainera, oraindik ere ikusten ari gara promozio horrek Ondarroako udalerrian eta bere inguruan interes handia sortu duela, izan ere, Ibaiaurre S. Koop. kooperatibako etxebizitzak erosteko asmoa duen pertsona ugari etortzen baita egunero guregana galdetzera.

About the Author

ibaiaurre