Las Viviendas

 

KALITATEAK ETA EROSOTASUNAK
ONGIETORRIA EMATEN DIZUTE.

Ametsezko etxebizitzak kostu-prezioan. Ibaiaurre S. Kooperatibaren etxebizitzek lehen mailako kalitateko ekipamendua dute, banaketa eraginkorra eta kanpora ematen duten gelak, horri esker argitasun handikoak dira eta bista zoragarriak dituzte.
2 eta 3 logelako etxebizitzak topatuko ditugu, terraza zabalekin.

Kanpo arotzeriaren barruan zubi termikoaren haustura sartzen da, kristal bikoitza eta tartean aire-ganbera isolatzailea, zarata isolatzeko ezin hobea. Barruko ateak haritzezko akaberarekin edo zurian lakatuak. Egongela, atondo, pasillo eta logeletako zoruetan lama bateko haritzezko tarima flotagarria, sukalde eta bainugeletan lehen mailako kalitateko protzelana-gresa eta terrazetan gres ez labaingarria. Bainugeletako ekipamendua Villeroy & Boch markakoa. Berokuntzarako gas-galdara kolektiboa du aerotermiarekin, eta etxebizitza bakoitzeko egongelan banakako termostatoa dago tenperatura kontrolatzeko.

SUKALDEA ERABAT HORNITUA.

Etxebizitzako sukaldea erabat hornitua emango da, altzari altuekin eta baxuekin, lanerako gainaldearekin eta baita honako etxetresna elektrikoekin ere: hozkailua, garbigailua, ontzi-garbigailua, indukzio-plaka, labea, kanpaia eta harraska, aginte bakarreko.

KALITATEEN MEMORIA DESKARGATU